Hilabete batzuk galduta ibili ondoren beste zertxobait idaztera edo kontatzera natorkizue.
Denbora luze honetan uda pasa da, udazkenak kolore askotako gauak ekarri dizkigu eta negu gorria gainean dugularik berotasuna bilatzen dugu.
Ostiral gauean etxetik ateratzeko gogo handirik gabe egongelan telebista aurrean etzanda negoen, aspertzen naizenetan norbaiti mezuren bat bidaltzen diot, bide batez, agurtu eta bizirik nagoela esateko. Ostiralean berriz, aspaldian ikusi gabe neukan lagun bati bidaltzea bururatu zitzaidan, Eiderri.
Bera ere etxean zegoen, ni bezala butakan etzanda, pisukideak afaria zuen eta bakarrik, telezaborra ikusten, hautsontzia zigarroz betetzen zuen bitartean.
Elkarren berri izan genuen azken egunetik gertatu zitzaizkion pasarteak kontatu zizkidan, pozik zegoen Eider, lana aurkitu du, kostata, baina azkenean aurkitu du.
Konturatu gabe elkarrizketak beste tonu bat hartu zuen, oroitzapenak etorri zitzaizkigun gogora eta horiek oroitzen genituen bitartean maitakor jarri ginen. Gertuago biziko bagina... hemen izango bazina... bezalako esaldiak hasi ziren gure ahoetatik ateratzen. Eiderrek bere mantapera gonbidatu ninduen eta tentazioa ezin eutsirik bere etxera abiatu nintzen.

Atea ireki eta inoiz baino ederrago ikusi nuen Eider, malla beltzak eta koloretako jertse bat zeramatzan. Ilean bi koleta, eta bere irribarra morbosoa beti bezala. Hilabete luze hauetan elkarrekin egon gabe, lotsatu samar sentitu nintzen hasieran.
Egongelaruntz nindoan zuzenean, baina bere logelara sartzen behartu ninduen bultzada txiki batekin lagunduz. Elkarri begiratu eta gure ezpainak nahasten ziren bitartean ipurditik heldu nion nire bi eskuekin, nigana bultzatzen nuen musturrak jaten genizkion bitartean. Sutan nengoen, berak ere hala zirudien, konturatu nintzenerako erropa guztia kendu zidan. Ohean etzan nuen eta bere izterrak mihazkatzen nituen bitartean izterrak bata bestearengandik aldendu nizkion. Behatzarekin alua laztantzen hasi eta busti busti zegoela konturatu nintzen, horrek beroago jarri ninduen. Behatza aluarekin eta mingaina klitoriarekin jolasten ziren, Eiderrek larrua jotzeko eskatu zidan arte.
Esnatu nintzenean arraro sentitu nintzen momentu batez, ez nengoen nire etxean, albora begiratu eta Eider ikusi nuenean hobeto sentitu nintzen, berriz bera maitatzeko gogoz.