Bidean kriston zaparradak harrapatu gintuen, autora heldu ginererako busti busti geunden denok. Norbaitek hondartzara joan eta bainu bat hartzea aipatu zuen, ain geunden busti... txorakeri ederra iruditu zitzaigun denoi baina azkenean animatu ginan.
Iñaki eta Amaia bikotea dira eta beraiek sartu ziren lehendabizi, oinetakoak kendu eta arropa eta guzti. Mmmm ze pena, Ainhoa biluzik edo erdi biluzik ikusi nahi nuen...

Laisterrera Ainhoa eta biok sartu ginen, hotza zegoen ura... Ainhoa txipristinak eginez ni bustitzen saiatzen zen, elkarrekin jolasten hasi ginen nerabeak bagina bezala. Egia esan txorakeri hark nerabe sentiarazten gintuen.
Konturatu nintzenerako Iñaki eta Amaia gugandik aldendu ziren, euriak jarraitzen zuen... Ainhoa gertu somatzen nuen...
Kamiseta gorputzera pega-pega eginda nuen eta Ainhoaren kamisetari begiratu nionean... mmmmm titiburuak tente tente zeuzkan.
Bera muxukatzeko izugarrizko gogoak sartu zitzaizkidan bapatean, kamiseta igo eta bularrak muxukatu... mmmmmmm bero bero jarri nintzen bapatean. Ez nekien berak nahi izango zuen edo ez... halako batean zera esan zidan:
- Konturatu naiz titietara begiratu didazula... badakit titiburuak tente ditudala, ze lotsa...
-Lasai, ni ere konturatu naiz eta ezin izan dut begiratzea sahiestu.

Hori esan bezain pronto nire eskua hartu eta bere bularren kontra gogor estutu zuen. Moztuta geratu nintzen momentu batez, erreakzionatu nuenean muxukatu nuen kamiseta kentzen nion bitartean. Euriak jarraitzen zuen, aurpegitik irristatzen zitzaizkigun tantak gure ezpainetan hiltzen ziren, elkarrizketa polita izan zuten gure mingainek, ederto ulertzen zuten elkar.
Harkaitz artean bukatu genuen elkar masturbatzen, besarkada estu beten ondoren beste bi lagunengako bidea hartu genuen...



